Musika. Mary Gauthier

'Rifles & Rosary Beads'

Diskoetxea: In the Black.

Andoni Tolosa.
2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Mary Gauthierren ahots sendo eta apur bat lakarrak gorpuzten ditu hainbat soldadu beteranoen istorioekin idatzitako kantuok. Hamaika kantu ditu Nashvillekoaren hamaikagarren diskoak. Country apurrekin jantzitako folk musika, zuzena, rockaren mugetara hurbiltzen dena hainbatetan. Oro har, abiadura ertainean mugitzen dira kantuok, argitik baino ilunetik gehiago edaten duten pasarteak eraikiz bidean. Hasieratik amaieraraino zuzen jotzen du diskoak, eta hasierako tentsioa amaieraraino mantentzen duela esan daiteke; egun, emakume folk kantari gutxi izan daitezke Gauthier andrea baino egokiagoak hori egiteko. Urtea ongi hasi dugu horrelako diskoekin. Bikaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.