Musika. Stephen's Shore

'September Love'

Zigilua: Meritorio Records.

2018ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Gitarra kiriotsuekin egindako pop doinuak maite dituztenek Meritorio etxea gertutik jarraitu beharko lukete. Zigiluaren hirugarren erreferentzia da Stephen's Shore suediarren hau —laster, Holy Tunics estatubatuarren Butter Dish argitaratuko du—. Grabazioa 1960ko eta 1970eko hamarkadetan zabaldutako New Color Photography izeneko argazki mugimenduan inspiratzen da; taldearen izenean jasotako Stephen Shore, hain justu, mugimendu horren ordezkaria izan zen. Hemen bildutako hamar kantuak Kaliforniako eguzkiarekin kiskalita datoz, The Byrds-etik Rain Parade-ra, edo, taldekideen hitzetan: «Dreamy Jangle Pop, Paisley Underground, The Californian Desert». Aste osoan ez dut belarrietatik kendu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.