Musika. Guda Dantza

'Argibideak'

Diskoetxea: Baga Biga.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Azken urteetan sortu diren euskal ska-rock talde zenbaitek pop eta elektronika dantzagarria eginez bukatu dute. Joerak ez du zeharo harrapatu Uribe Kostako Guda Dantza banda, oraindik. Argibideak hirugarren diskoak ondo erakusten du nondik datozen eta, akaso, nora doazen. Garun antzuen festa, Luz edo Naturaltasun artifiziala abestiek ska musikarekiko duten lotura erakusten dute. Betagarriko IƱakiren kolaborazioa eta Joxe Ripiau taldeari erreferentzia dira horren eredu. Eragin zerrenda, ordea, zabalagoa da, funk (Oihan sakonean), elektroniko (Blade Runner), cumbia (Los rendidos) eta swing (Gezurren balak) doinuei esker. Hitzak, berriz, sistemak eragindako zapalkuntzaren kontrakoak dira. Alain Berazaren ahots atseginak, berriz, abestion mezuak ederki transmititzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.