Musika. Ben Harper and Charlie Musselwhite

'No Mercy In This Land'

Diskoetxea: Anti.

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Ben Harperrek Charlie Musselwhiterekin batera argitaratu berri du No Mercy In This Land, bien arteko kolaborazio lana. Horregatik, aho soinuaren etengabeko presentzia dela medio, bluesa da nagusi, When I Go lehen abestitik nabari dezakegun moduan. Beraiek esan bezala, blues tradizionala eta gaur egungoa elkartzen dituzte, erritmo azkarrekin —Bad Habits, kasurako—, eta soul, rock eta folk doinuekin nahastuz —Movin' On-en ikus daitekeen bezala—. Nothing At All bezalako abesti lasaiak ere badaude, guztien artean disko erabatekoa osatuz, eta guztia, Musselwhiteren aho soinua jotzeko era paregabeaz eta Harperren ahots goxo eta sakonaz bustirik. Halako estiloak gustuko dituztenentzat ezinbesteko diskoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.