Musika. Meltdown

'From This Day to the Grave'

Zigilua: Art Gates Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Iraupen luzeko lehen diskoa atera, eta Europako bira hasi du Hernaniko (Gipuzkoa) Meltdown taldeak. Baliabide guztiak lotu dituzte From This Day to the Grave indartsuarekin benetako jauzia emateko. Hardcore eta metal bortitzaren arteko oreka topatu dute teknika finarekin eta pasarte emozionalekin. Basatienen artean daude Just run, F.I.R.E. eta Underdogs. Aldiz, arnasguneak dituztenak, eta post-hardcore esentzia, dira interesgarrienak. Gitarren oihartzunek girotzen dituzten Love Is Rage, Death Is a Promise eta Museo ibiltaria aberatsek gordintasunari beste zentzu bat ematen diote. Ingalaterrako metalcore landuenaren zale dira eta desagertzera doazen Dawn Of The Maya nafarrak dituzte erreferente. Hutsunea betetzeko aukera dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.