Musika. Radio Days

'El Delfín y el Varano'

Diskoetxea: Clifford Records.

2018ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Radio Days italiarrak Donostiako Dabadaba aretoan izango dira astelehenean, eta asteartean, Bilboko La Nube tabernan. Bada, hirukoteak El Delfín y el Varano lau kantuko EPa ekarriko du besapean. Aurreko diskoak power-pop estiloko ariketa finak dira, eta lan berri honek antzeko ezaugarriak erakusten ditu: gitarra sendo eta sotilekin apaindutako melodiak, tartean, balada itxura hartu duen Ramonesen I Wanna be your boyfriend bikaina. Horrekin batera, This is over eta Sometimes kantuak biltzen dira. Lehenengoan, garage-rock kutsuko teklatu kiriotsua entzuten da, eta bigarrena pop kantu biribila da. Grabazioari izenburua ematen dion doinuarekin amaitzen da, zeinari surf usaina darion. Melodia boteretsuen zaleontzako bitaminak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.