Musika. Tooth

'...amaierarik ez...'

Argitalpena: Autoekoizpena.

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Gernikarren hirugarren lanak aurreko grabazioetako burrunba gitarra zalean sakontzen du, baina oraingoan melodiei garrantzi gehiago emanez. Hirukotearen proposamena Relapse, Anphetamine Reptile edo Touch & Go zigiluen alderik ilunenean errotzen da, edo gertuko erreferentzietara jota, Dut edo Lisabo lituzkete eredu, batez ere lehenengoak, biak ala biak hirukote ahaltsuak baitira. Hots, post-hardcore pisutsua eta itzaltsua jotzen du Urdaibai inguruko Haginak. Jario zamatsu hori, baina, gero eta melodikoagoa da, eta ondorioz, bihurriagoa eta aberatsagoa. Horren erakusle, Gudu zelaiak eta Ni al naiz ni? doinuak, zeintzuetan ahots melodikoak eta screamo estilokoak uztartzen diren, erritmo aldaketa ugarirekin josita. LPan zein CDan, lan trinkoa egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.