Musika. Atom Rhumba

'Cosmic Lexicon'

Diskoetxea: El Segell de Primavera.

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Zazpi urte pasatu dira Atom Rhumbak azken diskoa argitara eman zuenetik, baina merezi izan du itxaronaldiak. Taldean aldaketak izan badira ere, Cosmic Lexicon izeneko lan berria ez da nolanahikoa, eta taldekide guztiek erakutsi dute, beste behin ere, talenturik ez dela falta. Hamabi abestietan anabasa izugarri bat dago... algara, tristura, amorrua eta poza, denak nahasten diren horietakoa. Guztia rockez bustia, noski, blues, punk, surf eta garage doinuek guztiek beraien lekua badute ere, elektrikoak dira akorde denak, aurreko lanetako esentzia mantenduz baina urte hauetan ikasitakoa lehengoari erantsiz. Azken finean, Atom Rhumba izaten jarraitzen dute, baina helduago dira, eta ez adinean bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.