'We Come from The Same Place'

Allo Darlin'

2014ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Slumberland Records.

Aurrekoekin alderatuta, lan berrian ez dakar berrikuntza handirik Allo Darlin' laukoteak. Pop gozo nerabea egiten du —twee pop etiketapean ezaguna—, bere xalotasunean alai eta kasik melenga. Agian falta zaio abesti gogoangarriren bat, baina, gainontzean, ukaezina da kalitatezko une ugari topa daitezkeela londrestarren pieza berrietan —Paul Rains gitarra jotzailearekin batera Bright Eyes kantuan egiten duten duoan, kasurako—. Luzamendurik gabeko kantuak dira, azal eta hezur aprobetxatzekoak, hiru minututik nekez igarotzen direnak. Nabarmentzekoa da Kings and Queens, eta baita Romance and Adventure ere, gitarra konponketa sinpleekin atondua. Haien lanik esanguratsuena ez bada ere, Belle and Sebastian zaleek gozatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.