Liher

'Hauts'

Diskoetxea: Autoekoitzia.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2016ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Bakarlari gisa ezagutu ez genuenok garaiz gabiltza banda interesgarria deskubritzeko. Lide Hernando musikari gazteak osatu duen Liher taldeak Hauts estreinako lana aurkeztu du. Hedabideetan oihartzuna izan dute, elkarrizketa eta akustiko hainbat eskaini dituzte. Musikaz haragoko sustapen bidean interesa piztu dute, eta kasualitaterik ez da halakoetan. Ezberdinak dira. Lide bera izango da, edo jorratzen duten soul kutsuko rocka. Akustikoa zein elektrikoa, agerikoa eta sakona. Gai dira Lurrean hegan egiteko, psikodelia finez, eta rocka bizitu Esnea zuri eginez. Halere, folk esentziadun melodia ederrarekin harrapatzen zaituena Maitemina da. Zorrak kitatzeko Ez egin topa ereserkia dute, eta distortsioa askatzeko Gizarte likido stoner ibiltaria. Batekoa laukote, indar handiagoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.