Musika. Zozo

'Zozo'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Errepertorio ona osa daiteke euskarazko post-rock zein hardcore taldeekin. Lisabo, Borrokan, Yaw eta antzekoen faltan, zein pozgarria den banda berriak azaleratzea. Horietako bat da Astigarragako Zozo taldea. Musikari gazteek osatzen dute, baina ez dira hasiberriak. Duela bi urte sortu eta hamabi hilabeteko etena eginda argitaratu dute lehen diskoa. Zortzi kantu, eta hamaika jira eta buelta. Sakea egin ondotik datoz erresto guztiak. Errobi eta Andolf biziak dira; Ipuin errotikoak eta Arpeggi, berriz, pausatuagoak. Gisa bereko jolasak errepikatzen dira abestietan, esperimentazioaren bidez egiturak errepikatu gabe. Distortsio, erritmo eta ahotsek laguntzen dute bihurrikerietan. Zuzenean haiei begira egoteko moduko taldea da, etorriko dena espero eta jakin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.