'Aaaa!!!' eta 'Bele beltzak baino ez'

Belako

2014ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Belako Records.

Harrigarri gertatzen da talde batek bi disko aldi berean argitaratzea, baina Belakok egin berri duenak badu azalpena: bi ildo desberdinetako kantuekin bi EP sortu dituzte. Aaaa!!!! deitu dioten binilo formatuko lanean bildu dituzte beren kantu gordin eta ilunenak, 80ko hamarkadako oihartzunak gogorarazten dituztenak —Sonic Youth, Pixies...—. Kantuen berezko soinuari leial izateko, etxean bertan grabatu dituzte, ordenagailu hutsez. Bele beltzak baino ez izeneko EPan, ostera, soinu garaikideagoetara jo dute, moldaketa elektronikoek gorpuztutako geruza ugariko piezak osatuz —zehazki, hiru kantu eta interludio instrumental bat—. Mum eta Crime ederrak badira, ez da makalagoa diskoa ixten duen Bele beltzak, zurrunbilo sintetiko gozo bezain hipnotikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.