Tuxedo

'II'

Diskoetxea: Stones Throw.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Andrew Mayer Cohen sortzaile estatubatuarra ez da konformatzen Mayer Hawthorne soilik izatearekin. Horregatik, Tuxedo boogie funk taldea sortu zuen Jake One ekoizlearekin batera. 2015eko martxoan argitaratu zuten lehen diskoa, eta bi urte geroago, martxoan ere, iritsi zen II lana. Dirudienez, udaberria garai aproposa da dantza-guneak astintzeko. Ordutik emanaldiak eskaintzen ari dira, eta uztaila bitarte datarik ez zaie falta. Bitxia bada ere, July du izena diskoko azken abestiak. Ordea, 2nd Time Around itsaskorrarekin iragarri zuten lan berriaren etorrera. Emaitza berrogei minutu inguruko gozamena da, funk klasikotik asko duena. Horren erakusgarri dira Fux with the Tux, Rotational, Back in Town eta Livin'4 You Lovin' erakargarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.