Musika. Lagartija Nick

'Crimen, sabotaje y creación'

Diskoetxea: Virgin-Universal.

2018ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Lagartija Nick sei urteko isiltasunaren ostean itzuli da Crimen, sabotaje y creación izeneko diskoarekin. Betiko Lagartijak ageri zaizkigu bertan, literalki gainera, hasierako hiru musikariek konposatu baitute lan berri hau; baina isiltasun urte hauetan bakoitzak ikusi, ikasi eta bizitakoen eragina ere nabari da; taldeko liderra den Antonio Ariasen anaia Jesusen heriotzaren itzala batez ere. Hala ere, rock indartsuz beteriko abestiak dira oro har, eta iraganari egindako hainbat keinu antzeman ditzakegu, diskoaren izenburutik hasita —aurreko diskoko abesti baten izena da—. Flamenkoarekin nahastuz, folkloreari ere berebiziko garrantzia emanez, erreibindikazio hitzez beteta datoz. Betikoak dira, baina badute zer esan oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.