Koronaburisa

Konfinamenduak bere horretan segituko du bi astez Ipar Euskal Herrian

Bigarren olatua «gogorragoa» da, mediku zenbaiten arabera, eta ospitaleetako osasun langileek adierazi dute «nekatuak» direla

Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzuko langileak. GUILLAUME FAUVEAU.
Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2020ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Jean Castex Frantziako lehen ministroak atzo arratsean iragarri zuen konfinamenduak beste bi astez iraunen duela bere horretan. Frantziako Estatuko datuek ez dute «nahikoa behera egin» saltokiak eta ostatuak ireki ahal izateko. Hala, beste bi astez egon beharko dute hetsirik, gutxienez. Abenduaren lehenean bilana egitekoa dute, eta orduan erranen dute saltoki batzuk berriz irekitzen ahalko dituzten, ala ez. Oraingoz, ostatuak «epe luzerako» hetsiak direla azpimarratuzuen Castexek.

Bigarren olatua «gogorra» da, Olivier Veran Frantziako Osasun Ministroaren arabera. Ipar Euskal Herrian, esaterako, lehen olatuak baino kopuru handiagoak ekarri ditu bigarrenak. «Bigarren olatua azkarrago sentitzen dugu Ipar Euskal Herrian, dudarik gabe». Hona Xan Berteretxe, Baigorriko (Nafarroa Beherea) mediku baten hitzak. Ez du datu zehatzik, baina sentipena, behintzat, hori du. Datu zehatzik ere ez du Maia Lacroix Donapaleuko (Nafarroa Beherea) medikuak, baina hark ere sentimendu bera: «Sintomak dituzten paziente aise gehiago heldu zaizkigu udaberriarekin konparatuta».

Badu bi aste Frantziako Gobernuak konfinamendua ezarri zuela, baina nahiz eta datu zehatzik ez izan, medikuek ez dute uste kasuak apaltzen ari direnik. Berteretxe: «Zaila da esplikazio bat atzematea. Baina erdi konfinamenduan gara, jende gehienak lanean segitzen baitu, eta eskolak ere irekiak baitira. Gainera, lehen uhinarekin konparatuz, test aise gehiago egiten dituzte. Ospitaleetan ere emendatze bat bada, Baionan nahiz Donapaleun». Izan ere, Baionako ospitalean 57 paziente artatzen dituzte koronabirusagatik, eta Donapaleukoan, bederatzi. Lacroix: «Donapaleun orain hasten gara ospitalizazio gehiago ukaiten».

Neurri batzuk «inkoherenteak» zaizkio Berteretxeri. «Lehen uhinean diskurtso beliko irrazionala zen, hemengo egoera ikusirik. Orain, neurri gutxiago bada, alta eri gehiago baditugu!», salatu du. Frantziako Estatuaren zentralizazioa jarri du jomugan: Parisko egoeraren araberako erabakiek Ipar Euskal Herrikoak baldintzatzen dituztelakoandago. «Betiko arazoa da».

Egoerari aurre egiteko, lekuan lekuko erabakiak hartzen dituztemedikuek. Donapaleun, adibidez, gaitza duten pazienteak molde koordinatuan artatzeko egitasmo bat plantan ezarri nahi dute ondoko egunetan. Bertan, antigeno probak egiteko aukera ezarri nahiko lukete, pazienteak «egoki bideratu» ahal izateko. «Sintomak dituzten eriek, edo positibo atera den norbaitekin kontaktuan izan direnek deitzen gaituzte. PCR testa eginarazten diegu, eta, ondotik, segipena ahal dela telefonoz egiten dugu. Betiere, beharrezkoa delarik, jendeak parez pare ikustera goaz», esplikatu du Lacroixek. Kasu larriagoak gertatzean, Larrialdietarako Mediku Laguntzako Zerbitzuarengana jotzen dute, ospitaleratzea non egin behar duten jakiteko.

Epidemiak goranzko joera segituko balu, kezka honako hau du Berteretxe medikuak: «Funtsean, problema gertatuko da suspertze zerbitzuan ez bada gehiago oherik. Medikuek hautuak egin beharko dituzte, nor atxiki, eta nor ez. Ez gara oraino horretan, baina, erraten dutenez, istante helduko gara gorenera». Ospitaleetako zerbitzuetan ohe gehiago izango balira, «lasaiago» legokeela onartu du.

Ospitalean, tentsioak

«Orain gertatzen dena da, ospitalea bere jarduera segitzen saiatzen dela: udaberrian baino ebakuntza askoz gutxiago atzeratu dituzte. Ondorioz, langile guztiak beren ohiko lanpostuetan ari dira, eta ez da langile gehigarririk COVID-19 unitateentzat». Honela mintzatu da Xan Brialy, Baionako ospitaleko erizaina eta LABeko kidea. Osasun langileen nekea ere aipatu du. Brialyren arabera, ospitaleko langileak ere kutsatzen dira, baina «arrazoi ezberdinengatik» lanean segitzeadeitoratu du, besteak beste, «prekaritateagatik, eta hierarkiaren presioagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.