IRUZURREN BIDEA

2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Zientzialari gehienek leialtasunez eta irizpide etiko zorrotzen arabera jokatzen dute, baina, nahi izanez gero, badituzte hainbat tresna tranpa egiteko.Zorionez, komunitate zientifikoak tresna horiek ondo ezagutzen ditu. Horra, hain justu, horietako zenbait:

P-HACKING

Esangarritasun estatistikoaren bilaketa. Datu andana batetik abiatuz, printzipioz zerikusirik ez duten aldagaien arteko korrelazioa bilatzen da. Estatistikariek txantxetan esan ohi dutenez, nahi izanez gero, zerikusirik ez duten gaien arteko lotura estua lasai asko froga liteke horrelako azterketen bidez. Berez, korrelazio horiek kausalak izan behar dute, baina hori zehaztea ez da batere erraza.

CHERRY PICKING

Gerezien hautaketa. Hobekien dagoen emaitza bilatzen da, baina kontrako ikerketak alboratzen dira. Nahi izanez gero, kazetariak edo zientzialariak wifi antenak osasunerako kaltegarriak edo ziurrak direla argudia dezake, nagusiek edo ideologiak hala eskatzen badiote. Horren aurka, gero eta ospe handiagoa eskuratu dute metaikerketek: lan askoren berrikuspenak dira, gai baten inguruan ikuspegi globalagoa eta ziurragoa eduki ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.