KAE LIGAK

Zarautzek laugarren bandera irabazi du KAE 1 ligan, Plentzian

Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Indartsu eta sendo dabil oraindik Zarautz KAE 1 ligan, denboraldi honetako bere laugarren bandera irabazi zuelako atzo, Plentzian (Bizkaia). Aurreko larunbatean, Baionan hirugarren egin izanari azkar eman dio buelta, eta sendotu egin da lehen postuan. Ohorezko txandan joan zen Enbata trainerua, hirugarren kaletik, Donostiarra, San Juan eta Deustu alboan zituela. Lehen luzetik jo zien danbatekoa besteei, aurreneko ziabogan Deustu bost segundora zuelako, San Juan zazpira eta Donostiarra B zortzira. Hirugarrenean izan zuen alderik handiena Deusturekin, zortzi segundo, baina azkeneko luzean, estutu egin zen lehia, eta helmugan, zarauztarrek 3,90 segundoren aldea izan zuten.

Bilbotarrek egin zuten bigarren, eta Donostiarra B-k hirugarren. San Juan izan zen azken txandako azkena, eta bigarreneko irabazlea izan zen Getariak aurrea hartu zion. Aurreneko txandan, SantoƱa izan zen azkarrena.

Orio B garaile KAE 2 ligan

KAE 2 ligakoak Mutrikun (Gipuzkoa) lehiatu ziren atzo arratsaldean, eta Orio B-k, liderrak, bigarren bandera irabazi zuen. Castro izan zen bigarren, Urdaibai B eta Getxoren aurretik. Lehen txanda San Juan B-k irabazi zuen, eta bigarrena Portugaletek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.