Noiz sortua: 2017-02-24 00:30:00

Ongi etorri, errefuxiatuak

Dani Gutierrez Porset - Ongi Etorri Errefuxiatuak, plataformako kidea

2017ko otsailak 24
Aste honetan, 72 orduan 900 pertsona inguruk Ceutako hesiaren gainetik salto egin dute, hesiaren xafla edo hortz hiltzaileetatik bizirik irten dira, batzuek zauri latzak izan badituzte ere. Hiriko Etorkinentzako Aldi Baterako Egonaldiko egoitza (CETI) jendez gainezka egon da, bere edukiera 512 pertsonarentzako delako, eta kanpin-dendak jarri dira azkar. Ceutako aktibistek etxeko bideoak atera dituzte mugikorrez, eta afrikarren poztasuna uki daiteke irudietan: Bossa garrasiarekin bat, egungo gizakiak bainoago esklabo garaikoak dirudite, azkenean askatasuna lortu dutenak. Aste honetan, halaber, Libiako kostaldean 75 inguru hilotz aurkitu dituzte. Amets egiten zuten gizakiak ziren, bere lagunak eta familiak maite zituzten emakumeak eta gizonak, gehienak gazteak.

Europa zaharraren estatuetan bai lehenak, bai bigarrenak gu baino gutxiago balira bezala hartzen direla nabaritzen da askotan, tamalez. Ez dute hainbeste axola. Ez-ezinbesteko mundu batetik datoz, eta oso urrun daude gure sentimenduetatik, nahiz eta Ceutarako tartea antzekoa den edo gertuago dagoen Europako hiri askorekin. Halako tragediaren bat gertatzen bada adibidez Parisen, zerbait mugitzen da gure barnean. Are gehiago, munduko edozein tokitan oso hurbileko pertsona bat joaten denean, dena jausten zaigu gainera, eta gertu dauzkagun kideen besarkadak benetan eskertzen ditugu. Hurbiltasun sentimendu horrek pixka bat betetzen, berotzen eta laguntzen gaitu.

Zergatik izaten ditugu hain erantzun ezberdinak kasu batzuetan eta besteetan? Gainera, heriotza edo zauri saihesgarriak direla jakin badakigunean? Zygmunt Baumanek bere Extraños llamando a la puerta liburuan ondo azaltzen du ikusmen soziologiko eta kultural batetik: gizarte aurreratu batzuetan izua eraiki dugu migrazioen inguruan, batzuetan era ikusezin baten bidez, beste aldietan argi eta garbi. Eta horrela, mendebaldeko edo Iparraldeko gizarteetan gure axiomak eratzen ditugu eguneroko bizitzan. Adibidez, «produktuak, zerbitzuak, enpresak eta finantzak beti mugitu ahal dira munduan zehar era libre batean»; pertsonak ez, hots, gizakiek gauzek eta diruak baino eskubide gutxiago dauzkagu. «Oporretan beste herrialde batera joateari turismo deitzen diogu», eta adibidez oso modu normalean onartzen genuen orain dela hamar urte eskaparate batean «Jordania eta Siriarako oporretako hegaldi eskaintza» irakurtzea; gaur egun, hangoei ez diegu hona etortzen uzten, nahiz eta oporretan ez izan, baizik eta gerra basati batetik alde egiteko. Etortzekotan, patera batean izan dadila bizitza jokatuz.

Norbaitek adieraziko luke: «Aizu, ezin gara eguneko hogeita lau orduak hemen edo han daudenen bizitzetan edo heriotzetan pentsatzen aritu». Jakina, egia da ezin ditugula munduko ardura guztiak gure bizkar hartu. Baina gauza da sentikortasun hori mantentzea era natural batean. Eta gure sentikortasun naturala ez zaigu jaiotzean bertan sortzen, bat-batean, baizik eta gure bizitzan zehar, hainbat bizipenen eskutik: familian, eskolan, komunikabideetan, gizartean eta gizarte-mailan, laneko giroan (edota langabeziakoan)...

Zerbaitetan aritzeko gakoa sentimenduetan datza. Mugitzen gaituena hunkitzen gaituena da. Ondorioz, etorkizunerako giza eskubideen aldeko gizarte bat eraiki nahi badugu, ondo legoke dagozkien esparru sinbolikoak, kulturalak eta hezitzaileak sortzea eta lantzea. Adibidez gaztaroan halako errealitateak ezagutzea, eta posiblea bada, tratu edo kontaktu zuzen baten bidez. Adibidez komunikabideetan etorkinak arriskuekin ez lotuz. Jende txarra hemendik eta munduan dabil; jende ona berdin: han eta hemen. Afrikar bat, asiar bat eta europar bat desberdinak baina oso antzekoak gara mamian. Helburua biharko egunean tokatuko zaizkigun bizi aroko arazo handiez konturatzea da, kontzientzia askatasunetik, eta batez ere, haien kausak ulertuz. Konpromisoak eta ekintzak gero etorriko dira... ala ez. Baina sentimendu barik, gerokoa alferrik da.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna