Athleticek bina egin du Betisen kontra Lezaman

Luciak eta Damarisek sartu dituzte zuri-gorrien golak. Epaileak min hartu du, eta lehia etenda egon da; Betisek ondoren lortu du berdinketa

Athleticeko Lucia eta Betiseko Perea, lehian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
ainara arratibel gascon
2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Athletici eskura zuen beste garaipen batek egin zion ihes atzo Lezaman, Betisen aurka bina berdindu eta gero. Bisitariak aurretik jarri ziren, baina Joseba Agirreren taldea gai izan zen partida iraultzeko. Zuri-gorriak ondoen jokatzen ari zirenean, ordea, Contreras PatiƱo epaileak min hartu, eta partida hamabost minutuz egon zen etenda. Azkenean, ezin izan zuen jarraitu. 75. minutua zen. Athletici ez zion mesederik egin etenak, partida berriz martxan jarri zenean Betisek estutu egin baitzuen, eta berdinketa erdietsi zuen 101. minutuan. Berdinketa horren ostean, Athleticek bosgarren jarraitzen du, atzoko aurkariagandik puntu batera.

Baloiaren jabetza eta jokoaren ekimena Athleticek izan arren, bisitariek ederki baliatu zuten partidan izan zuten lehen abagunea gola egiteko. Hemeretzigarren minutuan izan zen. Priscilak pase luzea eman zion Szymanowskiri. Ainhoa Tirapu atezainak zalantza izan zuen ateratzeko orduan, eta aurrelariak ez zuen huts egin.

Hurrengo minutuetan, Athletici kosta egin zitzaion jokoa sortzea. Baina Eunatek barnealdi bat egin zuen ezker hegaletik. Baloia galtzear egon arren, borrokan segitu, eta Betisen atzelaria gainditu zuen. Erdiraketa egin, eta area txikian Luciak ederki errematatu zuen buruz (34. min). Hala amaitu zen lehen zatia.

Bigarren zatian erasokor irten zen talde zuri-gorria, eta 51. minutuan, berriz ere buruz, 2-1ekoa sartu zuen. Damaris izan zen golegilea, Unzuek ateratako korner neurtu bat errematatuta. Ia segidan, Erikak zutoinera bidali zuen erdiraketa bat.

Gero iritsi zen epailearen lesioa. Athleticek gertu izan zuen3-1ekoa, Luciaren oinetan. Bainaez zuen asmatu. Betisek, ordea, bai. Ainhoak ondo aldendu zuen korner bat, baina baloia Willyri iritsi, eta 2-2koa lortu zuen. Orain, bi asteko etena du ligak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.