Niko Iurramendi.
Arrauna. Liga. ARRANPLATIK

Koloretsu

2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Entrenamenduetan ditudan jolasetako bat zera da, arraun egiteko erabiltzen ditugun jantzietan erreparatzea. Askok urteak daramatzagu arraunean, eta hango eta hemengo monoak ditugu. Momentu berean ontzi barruan hamalau kirolari eta hamalau jantzi ezberdin ikustea izaten da nire nahia, baina orain arte ezin izan dut sentitu plazer koloretsu hori: beti errepikatzen da talderen batena. Aurretik hitz egingo bagenu, oso erraza litzateke, baina, tira, ez da irabazi nahi dudan joko bat. Jolasean aritzea da nire asmoa.

Horri jarraika, hasiera koloretsua ikusten ari gara liga honetan, gorabehera handikoa. Talde baten zaleak edo kirolariak garenean, nahiago izaten dugu gorabehera gutxiko denboraldia izatea, eta, ahal dela, norbera aurrean dela. Gustuko ditut liga koloretsuak, emozioak gora, emozioak behera, gaur ederki, bihar kale. Ikusgarritasuna ekartzen dio kirolari, eta zenbat eta talde gehiago ibili lehian, orduan eta politagoa zaleentzat.

Goraldi horietako batek bete-betean harrapatu nau asteburuan, eta etxeko estropada madarikatua irabazi dugu. Etxeko estropadek zama handia izaten dute, eta askotan erdipurdiko estropadak egiten ditu etxeko taldeak. Hau poza! Sasoi osoa kolore honetakoa balitz... utikan nire jolasa!

Baina talde bakar bat da ligaren buru: Santurtzi. Zerbait erakutsi badu, erregulartasuna erakutsi du. Badu berezitik ere egoera honek: estropadarik irabazi gabe, liga buruan da, eta liga irabazteko hautagai nagusitzat hartu behar dugulakoan nago. Gauza bereziak beti dira interesgarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.