Motzean

2015eko uztailaren 12a
00:00
Entzun
PIRINIOAK

X.E.: Zoragarriak, etxekoak.

M.Z.: Hasiera, gure begiak irekiarazi zituena.

F.U.: Gure etxea; han ikasi dugu, eta dena eman digu.

ALPEAK

X.E.: Teknikoak. Beste pauso bat.

M.Z.: Beste pauso bat kanpora, eta beste mundu bat zabaltzen dizuna, glaziarrak eta abar.

F.U.: Edertasuna, zailtasuna, arriskua. Alpezaletasuna. Toki magikoa.

ANDEAK

X.E.: Nire bigarren etxea.

M.Z.: Leku ederra; espedizio politak egin ditugu. Leku zoragarria.

F.U.: Zabala eta basatia. Mexikotik Patagoniara, zer dago han? Fitz Roy, Cotopaxi, Huascaran...

HIMALAIA

X.E.: Erraldoia, gogorra eta ondorio handiak uzten dituen lekua, bai mendiengatik eta baita han bizi den jendearengatik ere.

M.Z.: Handitasuna, edertasuna. Han sentitzen zara gauza txiki bat.

F.U.: Jendea. Nepal eta Pakistani buruz pentsatu eta lehen gauza hori datorkit burura: hango jendea. Haiek bizitza aurrera atera dute mendi erraldoietan. Liluratu egiten naute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.