Nigeriak erraz antzean irabazi dio Hego Koreari (2-0)

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Nigeriak 2-0 hartu zuen mendean atzo Hego Korea, Grenoblen, A multzoko bigarren jardunaldiko lehen partidan. Horri esker, nigeriarrek final-zortzirenetarako sailkatzeko aukerari eutsi diote. Hegokorearrek, aldiz, jada ez dute aukerarik. Kim Deyeonek sartu zuen lehen gola, bere atean, 29. minutuan, eta Asisat Oshoalak bigarrena, 75. minutuan. Nigeriak ia zortzi urte zeramatzan Munduko Kopan norgehiagokarik irabazi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.