Etzitik ez da mugarik izango Osakidetzan gripearen txertoarentzat

Ion Orzaiz.
2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpainari eutsiko dio, eta, datorren astean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanle orori aukera emanen dio ordua hartzeko. Hain zuzen ere, astelehenetik aurrera, gripearen aurkako txertoa hartu nahi duen edonork hartu ahalko du, arrisku talde batean egon ala ez.

Urriaren 18an kanpaina abiarazi zenetik, Osakidetzak 287.500 dosi baino gehiago jarri ditu; horietatik % 82 inguru, 65 urtetik gorakoei. 2019an baino %30 dosi gehiago dira, baina 2020an baino %15 gutxiago. Osakidetzak gogora ekarri du iaz «ezohiko parte hartzea» antzeman zutela gripearen txertaketa kanpainan, COVID-19aren izurria dela eta.

Internet bidez

Astelehenetik aurrera egingo duten urratsarekin, immunitate kolektibo sendoagoa lortu nahi dute. Ordua Internet bidez hartzeko gomendioa egin du Osakidetzak, telefono lineak osasun arretarako libre uzteko xedez. Hala ere, Internet bidez ordua hartzeko arazoren bat dutenek osasun zentrora deitu ahalko dute. Deitzean, jarraibideak segitu beharko dituzte, txanda behar bezala eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.