Historiako argindarrik merkeena

2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Kokapen egokia eta kosturik txikiena duten proiektuetatik datorren eguzki energia fotovoltaikoa historiako argindar iturririk merkeena da gaur egun. IEAren datuen arabera, proiektu horietan gaur egun argindarra hogei dolarreko edo gutxiagoko prezioan sor daiteke megawatt-ordua. Eskala handiagoko energia fotovoltaiko industrialetan, Europan eta AEBetan kostua 30-60 dolar da megawatt-ordua, eta 20-40 dolar Txinan eta Indian, non etekinak ziurtatzekoprezioak bermatuta dauden. Agentziak aitortu du aurreko urteetako txostenetan iragarritakoan baino askoz ere abiada bizkorragoan ari dela merkatzen iturri berriztagarrietako argindarra, batez ere eguzki energia fotovoltaikotik datorrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.