Grebalariek ez dute Baikoren inolako berririk

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Baikoko hamabost pilotarik deitutako grebako bosgarren eguna izango da gaurkoa. Enpresak hiru partidako jaialdia antolatu du gaurko, Bilbon, 19:30ean: hasteko, Agirrek eta Arangurenek buruz burukoaren atarikoa jokatu beharko lukete; jarraian, Bengoetxea VI.a-Ibai Zabalak eta Bakaikoa-Albisuk binakako lehia; eta, azkenik, Urretabizkaia II.ak eta Salaverri II.ak buruz burukoa. Baina Baikoko pilotariek ez dute jokatuko. Grebalarien ordezkariek jakinarazi dutenez, ez dute Baikoren inolako berririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.