LEGE PROPOSAMENA

2019ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan eztabaidagai duten proposamenaren arabera, osasun sistema publikoan egin ahal izango dira eutanasiak, etxean zein ospitalean. 30-40 egun inguru luza daiteke eutanasia eskatu eta gauzatu arteko prozesua. Hona pauso nagusiak:

Eskaera, idatziz. Sendabiderik gabeko gaixotasun bat edo mendekotasun larriak dituztenek egin ahalko dute eskaera. Formalki gauzatu beharko dute, idatziz, osagile baten aurrean —familia medikua edo espezialista izan daiteke—; hortik hamabost egunera, eskaera berretsi beharko dute. Prozesu horietan, medikuek zaintza aringarriei buruzko informazioa eman beharko diete pazienteei.

Medikuen hitza. Osagileak eskaera atzera botaz gero, pazienteak erreklamazioa jarri ahalko du. Aurrera jarraitzekotan, beste mediku baten oniritzia jaso beharko dute; osagile horrek txosten bat egin beharko du eriaz, gehienez ere hamar egunean.

Batzordea. Halako kasuak aztertzeko, kontrol eta ebaluazio batzordeak sortu beharko dituzte; bertara iritsiko dira bigarren medikuen txostenak. Batzordeko buruak bi egun izango ditu legelari bat eta sendagile bat izendatzeko, auzia aztertzeko; egoki baderitzote, pazientearekin ere mintzatu ahalko dira.

Ebazpena. Zazpi egunen buruan erabaki beharko du batzordeak eutanasia eskaerari baiezkoa ala ezezkoa eman. Pazienteak atzera egiteko aukera izango du une oro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.