Kasia Niewiadoma da Italiako Giroko lehen liderra

2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Canyon taldea nagusitu zen atzo Italiako Giroko lehen etapako taldekako erlojupekoan, eta, ondorioz, Kasia Niewiadoma taldeburua da lehen liderra. Canyonek hegan egin zuen Cassano Spinola eta Castellania arteko hemezortzi kilometroko ibilbidean. 24 segundoko aldea atera zion Biglari, bigarren sailkatuari. Faborito handiei dagokienez, Annemiek van Vleutenek (Mitchelton) 53 segundo galdu zituen, eta Anna Van der Breggenek (Boels) 1.04. Euskal ordezkarien artean Eider Merino (Movistra) da aurrenekoa, 1.41era; Ana Santesteban( WNT-Rotor) bigarrena, 1.50era; eta atzerago dago Enara Lopez (Bizkaia-Durango), 4.14ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.