IRABAZLEA. Omar Fraile. Astanako txirrindularia

«Oso ondo aztertua nuen nolakoa zen azken igoera»

2018ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
«Egia bilakaturiko amets bat da hau, nire ibilbideko lorpenik handiena. Etxekoei eta inguruko guztiei eskaini nahi diet. Fulsangi laguntzera etorri naiz Tourrera, baina taldeko zuzendariek esan zidaten etaparen batean ihesaldian sartzeko aukera izango nuela».

«Frantziako Tourreko ibilbidea ezagutu nuenetik gorriz markatua nuen etapa bat zen hau, eta dena ezin hobe irten da. Azken mendatean erasoa jo dudanean oso ondo nekien zer egiten ari nintzen. Oso ondo aztertua nuen nolako igoera zen; xehetasun guztiak ezagutzen nituen».

«Nahiko garbi nuen ihesaldia osatuko zela, baina 32 kidekoa zela ikustean oso zaila izango dela ikusi dut. Baina ez dut itxaropena galdu, neure burua oso ondo sumatzen nuelako; hanka onekin nengoen. Helmugatik 200 metrora ikusi dut etapa irabaziko nuela. Ikusi dut Alaphilipek ezin ninduela harrapatu, jota zihoalako. Klasiko handiak probatu nahi ditut orain, eta sasoiko lehen erdirako helburu bezala hartu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.