ATHLETIC 2 HUESCA 2

Eskuetatik ihes egin dio

Athletic 2-0 jarri da aurretik, baina 87. minutuan Huescak partida berdindu du Avilaren eskutik. Zuri-gorriek Leganesen aurka baino joko hobea egin dute

Iker Muniain pase bat egiten atzoko norgehiagokan, Gonzalo Melero Huescakoa aurrean duela. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
ainara arratibel gascon
2018ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Golak. 1-0: Susaetak (46. min). 2-0: Yurik (62.min.). 2-1: Miramonek (71. min.). 3-0: Avilak (87. min) Epailea. Alberola Rojas. Txartel horiak atera dizkie Athleticeko Dani Garciari eta Huescako Pulidori. Bestelakoak. 36.800 ikusle inguru San Mamesen.

Futbolean kontu jakina da: markagailuan aurretik egon, eta lerroak atzeratzen dituenak ordaindu egiten du. Hala gertatu zitzaion atzo Athletici. Eskura zituen hiru puntuek ihes egin zioten 87. mintuan, Huescako Pulidok binakoa lortu eta gero. Hala, alferrik galdu zuten 2-0eko errenta. Kolpea izan zen zale zuri-gorrientzat, sei punturekin ikusten baitzuten taldea, eta ligako lehen bi partidak irabazita. Irakurketa baikorrik izan zuen atzoko partidak, dena den. Leganesen aurka baino hobeto jokatu zuen Athleticek, eta jokalariek erakutsi zuten pixkanaka barneratzen ari direla Berizzok nahi duen jokoa. Bestalde, harrobiko beste jokalari batek egin zuen debuta: Gorka Guruzetak.

Lehen zatian joko bizi eta arina erakutsi zuten zuri-gorriek, baloi jabetza eta jokoaren ekimena edukita. Baina aukera garbirik sortu gabe. Argiena lehen zatiko azken jokaldian izan zuenWilliamsek, baina zutoinera bidali zuen baloia.Huesca eroso zegoen horrela, kontraerasoa bikaina menderatzen baitu Leo Francoren taldeak, Longoren eta Gallaren abiadura baliatuz. Hain zuzen ere, lehen zati horretako 7. minutuan epaileak bertan behera utzi zuen Huescaren gol bat, gutxigatik Longo jokoz kanpo zegoelako.

Bigarren zatian iritsi ziren norgehiagokako lau golak. Hasi eta berehala sartu zuen 1-0ekoa Susaetak. Erdiko hegalekoak ondo baliatu zuen Williamsek utzitako baloia, Yuriren erdiraketa baten ostean.Gol horri esker, lehen zatian berdegunean erakutsitako nagusitasuna biribildu ahal izan zuen. Ia hurrengo jokaldian, Williams 2-0ekoa egitear egon zen, baina Pulidok ondo itxi zuen. Yurik 62. minutuan sartu zuen bigarrena.

Laster, Huescak 2-1ekoa sartu zuen —Miramonek egin zuen korner batetik iritsitako jokaldi islatu batean—. Hortik aurrera hasi zen Athleticen sufrimendua. Zuri- gorriek lerroak atzeratu egin zituzten apur bat, eta horrek arnasa eta aurrera egiteko indarra eman zion Huescari pixkanaka.

Williamsek izan zuen 3-1ekoa sartzeko aukera 83. mintuan, baina baloia zutoinera joan zitzaion berriro ere. Ez zuen zorterik izan aurrelariak atzoko partidan, eta ondoren iritsi zen zelairatu berri zen Avilaren gola, area kanpotik jaurtitako bolea baten bidez. Unai Simonek ez izan zuen ezer egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.