GAKOAK

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Presioari eustea. Orain arte egindako bideak ezer gutxirako balioko du, eta final bat jokatzea beti da berezia. Horregatik, presioa ondo kudeatu beharko dute; are gehiago, aholku emailerik ez dutela jakinda. Partida hasiera garrantzitsua izango da presioa saihesteko.

Sake-errestoak. Pilotalekuaren ezker hormak zailtasunak jartzen dituela aintzat harturik, sakeak eta errestoak garrantzia izango dute. Sakearen bitartez ez ezik, sake bueltan ere tantoak egiteko modua topa dezakete. Sakea ezker horman sartzea izango dute helburu bi pilotariek.

Tantoa amaitzea. Defentsan izugarri sendoak direla erakutsi dute azken urteetan; are gehiago, aurtengo txapelketan. Ezkurdia defentsari esker sartu da finalean. Dena den, hori ez du aski izango txapela janzteko. Batez ere ezker eskuarekin, pilotalekuko ertzak topatu beharko ditu. Altuna III.ak erraztasun handiagoa du horretarako, intuizio handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.