KRONOLOGIA

2015eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
1971

Aurretik bakarka eta Itziar Gallastegirekin batera kantari aritu ostean, Natxo de Felipek Oskorri sortu zuen. Musika eta antzerkia uztartzen zituen taldeak.

1973

Oskorri musika talde bihurtu zen. Natxo De Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Polin Gurrea eta Zenaida Biurrunek osatzen zuten. Geroago hainbat aldaketa izan arren, De Felipek eta Latxak ez dute sekula utzi taldea; Martinezek, bolada batean baino ez.

1975

Oskorrik lehen diskoa kaleratu zuen, bi kantuk osatutako singlea: Aita-semeak eta Gosetea.

1976

Oskorrik lehen disko luzea kaleratu zuen, Gabriel Arestiren oroimenez. Ez zuen aurretik argitaratutako disko txikiek adinako arrakastarik izan. Oskorri «espainolista» zela ziotenek deitutako boikotak izan zuen eraginik.

1980

Euskal Herriko musika talderik ezagunenetakoa bihurtu zen Oskorri, Plazarik plaza diskoko hainbat kantuk arrakasta ikaragarria izan eta gero: Gaztelugatxe, Violetaren martxa, Furra furra...

1985

Juanba Berasategiren Kalabaza tripontzia film luzerako eta Maskarada taldearen Gastibeltzaren karabinak antzerki lanerako musika egin zuen, besteak beste, taldeak.

1996

Taldearen 25. urteurrena ospatzeko, Getxoko Folk Jaialdian Oskorriren kantagintza errepasatu zuten taldekideek Euskal Herriko eta kanpoko musikari ezagunekin batera. 25 kantu urte diskoan jaso zen emanaldi haren grabazioa hurrengo urtean.

1997

Oskorri & The Pub Ibiltaria jarri zuen abian taldeak. Harrezkero, San Tomas egunean Bilboko Areatzan kantu festa egiten dute urtero taldeak eta entzuleek, eta gero diskoan argitaratu emaitzak.

2013

Gabriel Aresti bizsitan ikuskizuna estreinatu zuen Oskorrik. Arestiren poemekin eta haren laguntzaz edo eraginez osatutako kantuak izan ziren oinarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.