Aitor Zabaleta oroitzeko saioak

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Realaren Lagun Taldeak elkarteak eta Aitor Bizirik ekinaldiak zenbait ekitaldi antola dituzte biharko, Aitor Zabaletaren hilketaren urteurrenaren karietara. Goizean ekingo diete ekitaldiei, Aitor Zabaleta Areto Futboleko Txapelketarekin. 10:00etan jarria dute ordua, Igara auzoan, eta, hura amaitu ostean, bazkaria egingo dute Bulebarreko jatetxe batean. 14:00 inguruan izango da hori. Horren ostean, manifestazioa egingo dute Bulebarretik Anoetara (16:30), Realak Valladoliden aurka jokatuko duen norgehiagokaren atariko.

Familiak eta Izar taldea osatzen zuten kideek ere omenaldi propioak egingo dizkiote, gaur, hilketaren 20. urteurrena betetzen den egunean. Xabier Zabaleta anaiak azaldu du familiak ohiko eran oroituko duela txuri-urdinen jarraitzailea: «Zegaman lurperatua dago Aitor, eta urtero joatean gara hara. Aurten ere hala egingo dugu».

Izar taldeko jarraitzaileek ere hitzordua jarri dute, Aitor Zabaleta oroitzeko asmoz. Maider Gorostidi taldeko kideak azaldu du elkartu egingo direla Zabaleta hil zuten egunean harekin Vicente Calderon estadiora bidaiatu zutena .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.