Ainhoa Etxaide. (Hondarribia, Gipuzkoa,

1972)

JUNE PRIETO / FOKU

Berria -

2018ko abuztuak 12
Euskal sindikatu handietako baten lehen gidari emakumezkoa da Ainhoa Etxaide. Arrantzale familia bateko alaba da, eta zuzenbideko lizentziaduna. LABeko gazteen ardura zuen, 1996an; aurretik, Ikasle Abertzaleen zuzendaritzan aritu zen bi urtez. Sindikatu abertzalean ibilbide oparo baten hasiera izan zen hura. Rafa Diez idazkari nagusi historikoaren lekukoa hartzea egokitu zitzaion 2008an, Barakaldoko biltzar nazionalean; ordurako zuzendaritzaren ardurak ez zitzaizkion arrotzak Etxaideri, 2000tik baitzebilen LABeko zuzendaritzan. Esan daiteke krisialdi ekonomiko osoa jan behar izan zuela, hasi eta buka. Lan harremanen aro gogor batean eraman du LABen lema; Irmotasuna erakutsi du lan erreformek borroka sindikala ataka larrian jarritako garaietan, hala sindikatuaren ibilbide propioa lantzeko nola ezker eskuaz aritzeko aliantza estrategiko bila. Iazko maiatzean, Garbiñe Aranbururi eman zion lekukoa; orain, feminismoaren alorra darama LABen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna