Mutil gazte bat atxilotu dute Erriberrin, aita hiltzea leporatuta

Haien etxean izan da gertaera, eta Guardia Zibilak berehala atzeman du. Bihar edo etzi eramango dute epailearen aurrera, Tafallako epaitegira

Guardia zibilak, Erriberrin, gertaera izan zeneko etxe atarian. EFE.
Erredakzioa
Iruñea
2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Herenegun iluntzean, Erriberrin (Nafarroa), 57 urteko gizonezko bat hil zuten bere etxean. Guardia Zibilak haren semea atxilotu zuen, berehala: 27 urteko gazte bat. Bien arteko eztabaida baten ondoren hil zuen ustez, Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, eta atxilotu zutenean mutilak ez zuen aurkako jarrerarik agertu. Merindad de Ultrapuertos kalean izan zen gertaera. Ustezko erasotzailea gurasoekin bizi da, eta haren anaia gazteago bat ere bai. Erriberrikoak bertakoak dira.

Ikerketako iturrien esanetan, M.R.R.-k «objektu gogor» batekin jo zuen aita, 20:30ak aldera; dena dela, ez dute baztertzen kolpearen ondorengo erorikoaren ondorioz hil izana gizonezkoa. Gorpuari autopsia egingo diote, Iruñean, Nafarroako Medikuntza Institutuan.

Atxilotua Guardia ZibilarenTafallako (Nafarroa) egoitzan daukate, eta gaur edo bihar eramango dute epailearen aurrera, Tafallako epaitegian, Nafarroako Auzitegi Nagusiak adierazi duenez.

Jorge Bakaikoa Erriberriko jarduneko alkateak Maite Garbaio alkatea jarduera etenda dago, arrazoi pertsonal bategatik Efe berri agentzian adierazi du herritarrak «triste» daudela gertatu denagatik eta «ustekabea» izan dela haientzat. Bakaikoak gogoratu du duela bi urte Erriberringizonezko batek gurasoak hil zituela eta bere buruaz beste egin zuela. Herritarrei lasaitasun mezua helarazi die.

Jarduneko alkateak bi eguneko dolua ezarri zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.