Realak goiko postuetan segitu nahi du, eta Osasunak horiei begira jarri

ainara arratibel gascon
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Realak eta Osasunak ligako partida jokatuko dute gaur. Txuri-urdinak Granadaren zelaian arituko dira, eta gorritxoek Betis hartuko dute Sadarren. Bi partidak 19:30ean hasiko dira, eta Movistar La Ligan ikusi ahal izango dira.

Min hartutako jokalarien zerrenda luze batekin jokatu du Realak Granadan. Zerrenda horretan agertzen azken biak Alexander Isak eta Jon Pacheco izan dira. Hala ere, Imanol Alguacil baikor da. «Alferrik da kexaka aritzea edo penatuta egotea horregatik. Nik beti argi dut jokatzeko moduan dauden jokalariekin partida guztiak irabaz ditzakegula».Oraingo honetan Reala B-ko beste bi jokalari sartu ditu deialdian: Urko Gonzalez de Zarate eta Nais Djouahra.

Granadak ez du orain arte partidarik irabazi. Baina astelehenean bana berdindu zuen Camp Noun Bartzelonaren kontra, eta Imanol ez da Robert Morenok zuzentzen duen taldeaz fio. «Denbora asko darama talde lehiakorra izaten, eta entrenatzaile berria eduki arren, hala segitzen du. Jokatzeko era asko ditu».

Alavesen aurkako derbia irabazi ostean, berriz, Osasuna bigarren garaipena segidan lortzeko helburuarekin zelairatuko da Betisen aurka. Jagoba Arrasateren taldeak partida bakarra galdu du, etaorain arteko itxura sendoari segida eman nahi dio. «Ondo hasi gara, baina zuhurrak izan behar dugu, eta horrela lehiatzen segitu. Betis aurkari aproposa da, non gauden ikusteko. Izan ere, sailkapenaren erdialdetik gora egon daitekeen aurkaria da. Ilusio handiz gaude, zaleei garaipen bat eskaintzeko».Betisen lerro arteko jokoa goraipatu du. «Ondo neurtu beharko dugu erasora noiz joan, eta gure lerroen artean leku gutxi utzi. Bestela, Fekir edo Canales bezalako jokalarien paseek min handia egin diezagukete».

Betisek jokalari asko ditu min hartuta atzeko lerroan, eta birmoldatu egin beharko du zona hori.Litekeena da Guido Rodriguez euskarri postutik erdiko atzelari postura igarotzea, haren garaiera baliatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.