2015ari ongietorria emateko

Lehen aldiz, kanpaiak euskaraz emango dituzte ETB1en zein ETB2n; Elgoibarren grabatu zuten
Ander Gonzalez, Ramon Roteta, Sara Gandara, Berasategi (Iker Galartza) eta Argiñano (Anjel Alkain).
Ander Gonzalez, Ramon Roteta, Sara Gandara, Berasategi (Iker Galartza) eta Argiñano (Anjel Alkain). ETB

Urtzi Urkizu -

2014ko abenduak 31
Ohi bezala, musikarekin eta umorearekin beteko dituzte telebista kateek Urtezahar gaueko saioak:

ETB1

Elgoibarko (Gipuzkoa) Kalegoen plazan emango diote ongietorria 2015ari Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek, Sara Gandara ETBko kiroletako aurkezleak, Karlos Argiñanok (Anjel Alkain) eta Martin Berasategik (Iker Galartza). Aurretik eta ondoren, 15 Baietz!!! umore saioa emango dute, Zuek hor eta gu hemen-eko taldeko kideekin. Alkain eta Galartzarekin batera, Maria Amolategi, Amaia Artetxe, Iro Landaluze eta Maite Eskarmendi izango dira saio berezi horretan. Paulino ere tartean izango da. Elgoibarko plazarekin konexioak egingo dituzte; Argiñano eta Berasategi hozkailu mugikor batean azalduko dira. Platoan, berriz, kantuan jarriko dituzte saioko kolaboratzaile guztiak.

Urteberri egunean, berriz, euskarazko herri kantuekin gozatu ahalko da Tumatxak berezian (21:45). Maddalen Arzallusek, Urko Menaiak, Lainek, Txuma Murugarrenek, Pantxoa eta Peiok eta Gontzal Mendibilek abesti ezagunen bertsioak kantatuko dituzte.

HAMAIKA

Ez dute programazio berezirik Urtezahar gauerako, baina 2014aren errepasoa ikusi ahalko da Urteari so saioan, 21:30etik gauerdira. 2015eko lehen emanaldia, berriz, Gure Esku Dago-ren giza katearen inguruan egin zen saioa izango da. 00:45ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala emango dute.

ETB2

Aurrenekoz kanpaikadak euskaraz emango dituzte —ETB1erako Elgoibarren grabatutako emanaldi bera—. Aurretik, No es Nochevieja para sosos umore saioa emango dute. Bertan, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak Vaya semanita eta Euskadi Movie-ko aktoreekin azalduko dira. Iberiar penintsulan barna ibiliko dira Roteta eta Gonzalez, errezeta berriak ikasten. Musika emanaldi umoretsuak ere izango dira tartean.

LA1

Jose Motaren Un país de cuento umorezko saioa emango dute 22:00etan. Ramon Garciak eta Anne Igartiburuk aurkeztuko dituzte kanpaikadak —4K bereizmenean grabatuko dituzte—. Gero, Eva Gonzalezek eta Jaime Cantizanok ¡Feliz 2015! saioa aurkeztuko dute.

LA2

Cachitos de hierro y cromo-ren bost atal emango dituzte, 22:00etan hasita.

ANTENA3

Carlos Sobera bizkaitarrak eta Anna Simonek emango dituzte kanpaiak. Gero, musika izango da protagonista Cantando al 2015 saioan.

CUATRO

Killer Karaoke berezia aurkeztuko dute Patricia Condek eta Florentino Fernandezek (22:00). 2015eko lehen emanaldia El guru del buen rollo filma izango da.

TELE5

El chiringuito de Pepe telesaileko aktoreek emango dituzte kanpaiak. Gero, La noche en Paz 2014 gala izango da ikusgai.

LA SEXTA

Wyomingek eta Sandra Sabatesek, 12 Campanazos, El Intermedio saio berezian, begiratu bat emango diete urteko hamabi ustelkeria auzi sonatuei (21:30). Gauerditik aurrera El club de la comedia emango dute.

TF1

Aurreko urteen moduan, Arthurrek aurkeztuko du urteko azken saioa —Le 31, tout est permis avec Arthur—. Ondoren, 00:45ean, Nikos Aliagasek gidatutako musika saioa izango da ikusgai.

FRANCE2

Patrick Sebastien eskutik, Le plus grand cabaret sur son 31 ikuskizuna emango dute 20:45ean.

FRANCE3

Urteko azken emanaldia Merlin telefilma izango da (20:45etik 23:50era). 2015eko lehena, berriz, My Fair Lady opera.

ARTE

Peter Kosminsky zuzendariaren The Promise: le serment telefilma emango dute, 20:50ean hasi eta 02:55 arte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna