Euskadi Irratiak eta Gazteak 268.000 entzule izan dituzte aurten

CIES neurketak urte hasieran emandako datu onak berretsi ditu azken hilabeteotako kalkuluak

Maite Artola, Euskadi Irratiko Faktoria goizetako informazio saioko esataria. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Edu Lartzanguren.
2015eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Historian bigarren aldiz, milioi erdi entzuleren muga gainditu dute EITB taldeko irratiek. CIESikerketak azken hilabeteotan eginiko neurketek baieztatu egin dute urte hasieran emandako datua. Ondorioztatu daitekeenez, 2015. urtea oso ona izan da talde publikoko irratientzat, batez ere euskarazkoentzat. Izan ere, Euskadi Irratiak eta Gazteak 268.000 entzule izan dituzte aurten, inoizko daturik onena.

Atzo zabaldu zituen CIESek ikerketaren datuak. Horien arabera, Euskadi Irratiak 149.000 entzule ditu, maiatzean eginiko galdeketako kopuru bera. Aurten, iaz baino 30.000 entzule gehiago izan ditu euskarazko irratiak. Gazteak, berriz, 119.000 entzule dituela ondorioztatu dute. Maiatzeko txostenean esan zutenez, iaz baino 5.000 gehiago. EITBk atzo zabaldu zuenaren arabera, 298.000 entzule dituzte euskarazko irratiek. Multzo horretan sartu zituzten EITB Musika katearen 30.000 entzuleak.

CIESen datuak EGM (Estudio General de Medios) neurketak uztailaren hasieran emanikoak baino eskuzabalagoak dira EITBrekin. EGMk 200.000 entzule eman zizkien euskarazko irratioi: 100.000 Gazteari eta 92.000 Euskadi Irratiari.

Erdarazko Radio Euskadik, berriz, entzuleak galtzeko joerarekin jarraitzen du, nahiz eta maiatzetik honako jaitsiera txikia izan. 177.000 entzule dituela ondorioztatu du CIESek —maiatzean baino 2.000 gutxiago, alegia—. Arabanentzuten den Radio Vitoriarekin antzekoa gertatu da: 33.000 zituen orduko neurketan, eta 31.000 oraingoan.

Telebistei dagokienez, ikusle kopuru absolutuak eman ditu ETBk, eta kateak bereizi gabe. CIES ikerketaren arabera, 607.000 ikusle dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.