Albistea entzun

Hogeigarren sasoia «motorra ukitu gabe» abiatuko du 'Teknopolis'-ek

ETBko zientzia eta teknologia saioak atal berriak izango ditu larunbatero, 13:30ean, ETB1en
<em>Teknopolis</em> saioko taldeko kideak, eta unibertsitateko, erakundeetako eta EITBko ordezkariak, atzo, Hernanin.
Teknopolis saioko taldeko kideak, eta unibertsitateko, erakundeetako eta EITBko ordezkariak, atzo, Hernanin. ETB

Edu Lartzanguren -

2017ko irailak 26 - Donostia

«Teknopolis auto klasiko bat bezalakoa da», esan zuen atzo Iñaki Leturia ETBko Teknopolis saioko aurkezleak; «aldatuko dizkiogu apaingarriak, baina ez dugu motorra ukituko». Zientzia eta teknologia gaietako dibulgazioan aritu da saioa bi hamarkadaz. Larunbatean abiatuko duen hogeigarren sasoia aurkeztu zuten, atzo, Orona fundazioaren egoitzan (Hernani, Gipuzkoa).

«Badira hogei urte ETBn egitasmoa aurkeztu genuela zientzia telebistan sartzeko», azaldu zuen ekitaldian Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiak. Zientzia dibulgazioa hedabideetatik gaur «ia desagertuta» egotea deitoratu zuen. Mahaian, ondoan, Amaia Eskisabel zuen, Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria. Zientzia eta teknologiarekiko interesa 2006tik asko hazi dela esan zuen Eskisabelek, eta horren dibulgazioa egiteko Jaurlaritzak konpromisoa duela berretsi zuen.

Aurretik, Teknopolis saioaren garrantziaz mintzatu zen Roberto Uribeetxeberria Mondragon Unibertsitateko ikerketa burua. MUk ingeniaritzako bi gradu jarri ditu Oronan bertan, eta zibersegurtasunaren inguruko master bat antolatzen ari dira. Baina kezka bat agertu zuen Uribeetxeberriak: Euskal Herriak ingeniariak behar dituela, baina behar baino gazte gutxiagok aukeratzen du bide hori, eta are emakumezko urriagok. «Teknopolis tresna bat da horiek erakartzeko».

Melanomaren kontra

Saioaren lantaldeari zorionak eman zizkion Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak. Iragandako hogei urteetan ezbaiez beteriko uneak egon direla onartu zuen, besteak beste saioari zein norabide eman erabakitzeko orduan. «Baina umea hazi egin da, eta oso ondo hazi da». Saioak berak gizartea nola aldatu den ikusteko balio duela gaineratu zuen. «Artista hauek gai izan dira teknologia eta zientzia era entretenigarrian azaltzeko».

Boehringer Ingelheim Medikuntzako kazetaritza sarirako aurtengo lau finalistetako bat Teknopolis-ek egindako erreportaje bat da: Eider Cartonen, Maddalen Errazkinen eta Inma Alvarezen Melanomarekin aurrez aurre. EHUn eginiko ikerketa bat du abiapuntu. Metastasia egongo dela iragartzeko markatzaileak zeintzuk diren aztertzen ari dira. Baina dokumentalaren indargune nagusia hamar urtez melanomaren kontra borrokan aritutako emakume baten lekukotasuna da. «Zorte handia izan genuen bere kasua bizitasun handiz azaldu zigun emakume hau topatzean», esan zuen atzo Cartonek. «Gauza hauek kontatzeko orduan, gizakia ateratzea funtsezkoa da». Besteak beste Kataluniako TV3 telebistaren lan batekin lehiatuko da erreportajea. «Irabazi edo ez, maila dagoela esan nahi du hor egoteak», adierazi zuen Nagore Rementeria saioaren zuzendariak. Urrian erabakiko dute zein den irabazlea.

Hogei urteotan eginikoaren inguruko autokritika eskatuta, ideia asko egin gabe geratu direla esan zuen Rementeriak. «Zientzian bezala, proba eta errorearen bidez egin dugu aurrera». Garai bateko saioak eta gaurkoak ikusita, azkenak «askoz hobeak» direla gaineratu zuen Leturiak, balorazio gisa.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...