Koparen zain, ligan irabazi nahi dio aurrena Levanteri Athleticek

ainara arratibel gascon
2021eko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Athleticek bi aldiz jokatuko du sei egunean Levanteren aurka: gaur eta ostegunean. Bi kasuetan kataluniarren zelaian. Espainiako Kopako finalerako sailkatzea izango du jokoan osteguneko neurketan. Partida oso garrantzitsua da, ezinbestean. Baina aurretik, gaur Ligako partida du Paco Lopezenenkontra. Bi taldeak estutasunik gabe daude. Urruti dituzte jaitsiera postuak, eta koska bat falta zaie Europarako borrokan sartzeko. Baina garaipena nahi dute.

Marcelino Garcia Athleticeko teknikariak argi du. «Jakitun gara ostegunean neurketa garrantzitsua dugula. Baina ez dugu horretan pentsatu nahi. Biharkoa [gaurkoa] da dugun hurrengo partida, eta irabazi egin nahi dugu.Hala eginez gero, aurre hartuko diegu sailkapenean, eta zentzuzkoena indar guztia horretan jartzea da. Partida hau ez da traba bat ostegunerako».

Taldea ondo ikusten du. «Zerbait faltatzekotan, jarraitutasun apur bat izango litzateke. Baina gure onena ematen badugu, irabazteko modua izan dezakegu». Levante honela aztertu du: «Asko aldatzen du marrazkia, baina ez du bere ezaugarri nagusia galtzen: alai jokatzea. Azken hamalau partidetatik bakarra galdu du, eta hori bada zerbait».

Deialditik kanpo geratu dira Dani Garcia eta Unai Lopez, txartel pilaketengatik ezin baitute jokatu. Bueltan dira, berriz, Vesga eta Unai Nuñez, zigorra bete ostean. Levantek jokalari garrantzitsuak ditu min hartuta: Melero, Bardhi, Campaña eta Postigo, beste beste. Vezo, berriz zigortuta dago.

LEVANTE-ATHLETIC
Levante. Aitor Fernandez; Miramon, Coke, Duarte, Rober Pier, Clerc; De Frutos, Malsa, Vukcevic; Morales eta Roger.
Athletic. Unai S.; Capa, Nuñez, Iñigo M. Yuri; Berenguer, Vencedor, Vesga, Morcillo; Williams eta Villalibre.
Epailea. Diaz de Mera.
Lekua. Valentzia Hiria.
Ordua. 21:00 (Gol).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.