Ernesto Valverde: «Zurrumurruek ez dute eraginik nigan»

Erredakzioa
Bilbo
2016ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Ernesto Valverdek atzo eguerdian hitz egin zuen lehen aldiz prentsaurrekoan Athleticekin kontratua berritu ondoren. Herenegungo adierazpenetan bezala, «pozik» azaldu zen, eta argi utzi zuen «hasieratik» buruan zuen asmoa zela talde zuri-gorrian beste urtebetez jarraitzea. «Presidenteak aspaldi egin zidan eskaintza, baina nahiago izan nuen itxaron. Orain, ordea, uste dut sasoiaren azken txanpan gaudela eta taldea aurreikuspenak betetzen ari dela. Beraz, berritzeko baldintza guztiak betetzen ziren. Horregatik sinatu dugu orain, baina ez kalean zurrumurruren bat dagoelako. Zurrumurrek ez dute eraginik nigan», aitortu zuen Valverdek.

Ukatu egin zuen beste eskaintzarik jaso izana, ez Real Madrilena, ez Espainiako selekzioarena. Azken horren inguruan, ordea, esan zuen «etorkizunean aukera bat» izan daitekeela.

Athleticeko entrenatzailearen arabera, «zaila» izango da bera aulkian dagoenetik taldeak lortutako zenbait helburu berriz eskuratzea, baina bere asmoa «aurrera begiratzea eta saiatzea» dela. «Uste dut denborarekin taldeak hobera egiten dutela, baina egunerokoak ere higatu egiten du. Gure kasuan, ordea, ondo goaz».

Bihar Gijonen (Espainia) jokatu beharreko partidaz, berriz, azpimarratu zuen Granadaren aurkako partidaren harira Abelardok epaileei egindako kritikak giroa «berotuko» dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.