Hizkuntza ez-hegemonikoei so, urriaren 4an

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Ezkerraberri fundazioak antolatuta, Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat jardunaldia egingo dute urriaren 4an, Bilboko Bizkaia aretoan. Antolatzaileen arabera, ikus-entzuleek mundo osoko edukietara iristeko bideak bilatzen eta aurkitzen dituzte, eta, testuinguru horretan, hizkuntza ez-hegemonikoek bere lekua bilatu behar dute, Ā«hizkuntza nagusien itsasoan galduta geratu nahi ez baduteĀ». Euskal Herriko eta nazioarteko adituak gonbidatuko dituzte erronka horren inguruko ertzak aztertzeko: Elin Haf Gruffydd Jones Mercator Internationaleko zuzendaria eta galesezko fikzioan aditua, Enric Marin i Otto Kataluniako Hedabideen Korporazioaren lehendakari ohia, Laura Santamaria Guinot Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, Josu Amezaga EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria, Carlos Ares Galiziako Zopilote ekoiztetxeko sortzailea eta Jaume Ripoll, Filmin plataformaren sortzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.