GAITZAREN ALDAERAK

2016ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Gaixotasunak hiru aldaera ditu. Horra zerrendatuta hiru motak eta bakoitzaren inguruko jakingarriak:

1 motako diabetesa. Umetan eta gaztetxotan diagnostikatu ohi den diabetes mota izaten da. Genetikoki ezaugarri jakin batzuk dituzten pertsonetan agertzen da, baina oraino guztiz ezagunak ez diren kanpo faktoreek eraginda. Normalean, pankreak sortu ohi duen hormona bat, intsulina, falta dute gaixoek, eta horren ondoriozkoak izaten dira haien osasun arazoak; intsulina artifizialahartu beharra izaten dute ongi egoteko.

2 motako diabetesa. Adinarekin agertu ohi da, gizentasunaren eta ariketa fisikorik ezaren ondorioz maiz. Intsulinarekiko erresistentziak garatzen ditu gorputzak,eta horrek sortzen ditu arazoak. Diabetesa eragiten duen kausa desagertuta —esaterako, argalduta— senda daiteke diabetes mota hori. Garai batean, ezohikoa zen, baina, egun, haurren artean ere hasi da agertzen diabetes klase hori.

Diabetes monogenikoa. Geneetan dagoen nahasteren batek eragindakoa izaten da. Kanpoko faktoreek ez dute eragiten. Bestelakotze genetiko hori badago, eritasuna agertzen da: era saihetsezin batean. Geroan terapia genikoaren bidez sendatu ahal izango dela uste dute ikertzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.