POEMA

Lotazilak hamabi

2022ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
(Per Denezek bretoieraz idatzia, Jon Mirandek euskaratua. Euzko Gogoa, 1950)

Hamar gizon ginen goiz hotzean
jauntxoen uri lokartuan.
Hamar gizon ginen goiz beltzean,
Hamar bakarrik, alde orotarik
Jauntxo gizenak zurrunka lo
Frantziako lege-pean urrezko bakean:
Galurrenik gabe diru-zizkuak gogoetarik gabe
Itzalkin itxien atzean gogoak.

Hamar gizon jaikirik,
Anei jauntxo gerizpean
Sudurrera-arte bildurik estalgiak
Hamar ginelarik kale hotzetan.

Hamar, hainbat ginen, bizkarra hotz-hotza,
Guda galdurik hamar gudari zoro,
Aintzindariak galdurik hamar negar-egile zoro.
Ezo zeuden harlauak
Gandupean;
Bizkor ziren gure urratsak
Hain hotzak bai'ginen,
Hotzak bihotzak et'hotzak bizkarrak.
Hamar gizon bakarrik eramateko
Jauntxoen gorrotoa, bai'genien nahastu
Gure herriko zaharkerietan zuten atsegina
Nagusien gorrotoa, bai'dugu hautsiko
Gure herriko gazteen artean haien nagusigoa
Hamar gizon bakarrik berrerosteko
Breiztar Judas'en ezpainetan
Sortu zen algara etoia
Jakin zenean dela sei urte
Koadkeo'n erori zinela.
Hamar gizon bakarrik
Eramaile,
Berrerosle.
Hamar gudari zoro
Gure endaren eskubide, gure herriaren indarrekin,
Frantziatarren t'haien morroien herrarekin,
Hamar gudari txiro ikurrin tutik gabe
bagenbiltzan kale hotzetan gaindi.

Opamahai-alboan hamar ginen bakarrik
eta ez zen lorerik, ez kanturik,
ez oihalik, ez osperik, ez aintzarik:
hamar Breiztar txiro, ta gorroto!
Hamar eliz ilun hutsean
herriaren bihotz hotza ta lotsarekin.

Zuretzat ez zen erdi-erdian hil-andarik
—nahikoa zen txiroena—;
ezta lekaimerik otoitz egile
gurea hil duen hizkeran.

Ez, Aita, hamar ginduzun hor
Hamar, hainbat dira zure haurrak oro.

Hamar gizon makal eskutsik
Ez ginen hamar baizik sei urteren buru,
ta zu zinopa hori lur hotzean!

Itzuli geralarik esnatuta zegoen uria.
Ikasleak larruzko zakuz
ta saletxetako neska apainak
berriketan: jantzi-kontu ta zurrumurru.

Itzuli-geralarik lokartuta zegoen uria
atzo bezalako frantziatar egun-aldibatean.
Uria lo, oroitu gabe,
Uria lo zikin, ta nare.
Zure oroipenik ez zan
inork ez oldozten zugan
amarrek baizik, ikurrin tutik gabe
goiz beltzean kalerik kale
ibili ziren hamar zindoek.
Kale hotzetan burua makur
Ibilitako hamarrek baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.