Zorte ona izan du Bidasoak

Irundarrek Nexe Kroaziako taldea izango dute aurkari Europako ligako bigarren saioan. Artalekun jokatuko da joaneko norgehiagoka

Rodrigo Salinas, jaurtitzear, aurreko sasoiko partida batean. D. FERNANDEZ / EFE.
Julen Etxeberria.
2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Bidasoko ordezkariek ez dute oraingoan kexatzeko arrazoirik. Zorte ona izan dute Europako Ligako bigarren kanporaketaren zozketan. Nexe Kroaziako taldea egokitu zaio Irungo (Gipuzkoa) taldeari. Aurkari oso indartsuak zeuden zozketan; Alemaniakoak eta Frantziakoak, batez ere. Baina lehen kanporaketan izan ez zuten zortea izan dute oraingoan. Orduan, aurkaririk indartsuena egokitu zitzaien, PAUC Frantziako taldea. Hala ere, irundarrek nagusitasunez kanporatu dute.

Hilaren 22an jokatuko dute joaneko partida, Artalekun. Astebete geroago, berriz, itzulikoa jokatuko dute Nasicen (Kroazia). Aurrera egiten duen taldeak ligaxka jokatuko du. Itxuraz, Bidasoak aukera du hori lortzeko, aurkari bihurria izan arren Nexe ez baita punta-puntako taldea. Ez du titulurik irabazi, beti egon baita Zagreb ahaltsuaren itzalpean etxeko ligan —txapeldunorde izan da azken denboraldietan—. Hain zuzen ere, aurten bete dira 25 urte Bidasoak Zagreben Europako Kopa irabazi zuenetik. Ordutik ez du jokatu Kroazian.

Asier Zubiria Bidasoa taldeko kirol zuzendariak Nexeren «eskarmentua eta taldeko jokoa» nabarmendu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.