Marit Espeland. Norvegiako mugikortasun aditua

«Arduratsua dena bizikletaz doa lanera»

Espeland buru-belarri ari da lanean, Norvegian bizikleta erabiltzen duten langileak gehiago izan daitezen; gaur egun, %6 dira.

ainara arratibel gascon
Donostia
2014ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Norvegiako ordezkaritza bat Debagoieneko (Gipuzkoa) bidegorri sarea ikusten egon zen atzo. Marit Espeland mugikortasun adituak nabarmendu zuen Norvegian oso bidegorri sare osatua dutela: «Batez ere hiri handietan». Erronka hiri txikietan egitea da. «Baina orografiaga dela eta, ez da erraza».

Debagoieneko bidegorri sarea ikusten egon zarete. Zer iruditu zaizu?

Oso bisita atsegina izan da egin duguna. Bidegorri sarea oso osatua dagoela iruditu zait, eta, batez ere, oso ondo zainduta dagoela.

Norvegian ba al dituzue bidegorriak?

Bai,batez ere hiri handietan oso sare garatua daukagu. Arazoa hortik kanpo daukagu. Izan ere,herri txikietako kaleak oso estuak eta aldapatsuak dira, eta ez dago nahiko leku bidegorriak jartzeko. Ingeniari eta arkitektoek buruhauste handiak izaten dituzte bidegorrien plangintza egiteko orduan. Baina hor ere ahal den moduan lanean ari gara bidegorriak egiteko. Pixkanaka sarea osatuz jarraitu nahi dugu.

Jendeak erabiltzen al du bizikleta lanera joateko?

Jendeak batez ere garraio publikoa erabiltzen du lanera joateko, zerbitzua oso ona baita. Baina pixkanaka gero eta gehiago dira lanera bizikletan joaten diren langileak: %6 inguru. Gure nahia kopuru hori bikoiztea da, eta horretarako ari gara lanean. Izan ere, garraiobiderik garbiena eta iraunkorrena da bizikleta.

Zer egiten ari zarete horretarako?

Sentsibilizazio kanpainak. Urtero egiten ditugu pare bat kanpaina, eta, egia esan, oso emaitza ona izaten dute. Ez herrialde osorako egiten, baizik eta eskualdeka. Izan ere, inguru bakoitzak bere errealitatea dauka.

Norvegian egiten duen hotzarekin, nola konbentzitzen duzue jendea?

Batez ere iparraldean hotz handia egiten du. Neguan, gainera, ia egun osoan ilun dago. Baina jendeak ez dio uzten bizikleta erabiltzeari. Negurako gurpilak jarri, arropa dezente jantzi, eta berdin-berdin erabiltzen dute. Alde horretatik, ez dago arazorik. Jendea ohituta dago hotzera, eta batez ere badu bizikleta erabiltzeko kontzientzia hori. Horrek asko laguntzen digu gure helburuak lortzeko bidean.

Hainbat herrialdetan saritu egiten dituzte langileak bizikleta erabiltzeagatik. Zuek egiten duzue halakorik?

Ez. Uste dugu lanera bizikletan, garraio publikoan edo oinez joatea ardura kontua dela, eta horregatik ez dela saririk eman behar. Herritar moduan, horixe egin behar dugu, eta gure herritarrak arduratsuak direla uste dugu. Gure ustez, arduratsuak ez diren jarrerak zigortu behar dira.

Nola egin daiteke?

Modu asko egon daitezke. Adibidez, Norvegian enpresa gehienek autoa uzteko aparkalekua dute oraindik. Aparkaleku horiek doakoak dira. Aztertzeko modukoa litzateke, adibidez,enpresek langileei kobratzea aparkalekua erabiltzeagatik. Ziurrenik, langile gutxiago joango lirateke laneraautoz.

Enpresak halako neurriak hartzeko prest ikusten dituzu?

Zaila da erantzutea. Baina nik uste dut enpresak ere adosdaudela halako politikekin eta bizikletaren erabilera sustatzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.