EITBko zuzendaritza taldea, Iturberekin

2015eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak Maite Iturberi dimititzeko eskatuko ziola aurreikusita, haren kudeaketa babesteko agiria plazaratu zuen asteazken gauean EITBko zuzendaritza taldeak. Irrati telebista publikoa «alderdien arteko debate politikoan bakoitzak bere interesen mesedetan» erabiltzea salatu zuten agiriaren sinatzaileek. Erakundearen «funtzionamendu normala asaldatzen eta erakundeari kalte egiten dioten jokabideak eta adierazpenak» gaitzetsi zituzten. Beste agiri bat plazaratu zuen atzo EITBk, gogoratzeko enplegu deialdi publikoa Administrazio Kontseiluak hartu zuela, EH Bilduren aldeko botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin. PPk bakarrik bozkatu zuen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.