Umorea eta zientziaren alde informala

2017ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Berrikuntzak izango ditu aurten Teknopolis saioak. Bi tarte labur sartuko dituzte, «erritmoa emateko, eta zientziaren alde informala erakusteko», Nagore Rementeria zuzendariak azaldu duenez. Atariko proba tartean ikertzaile bat lantoki edo laborategiaren atarian jarriko dute, eta galdera laburrak egingo dizkiote, umorez. «Halakoetan ateratzen dira, askotan, mezurik sakonenak», esan du Rementeriak. Horrez gain, Apperitifa tartean, sakelakoetarako edo tabletetarako «aplikazio interesgarriak» erakutsiko dituzte. Lehenengo saioan, bizikleta izango da gai nagusia, eta bizikletaz ibiltzea ariketa soziala bihurtzeko aplikazio bat aurkeztuko dute, Euskal Herrian garatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.