Elgoibarren ere ospatu dute

Beatrice Chepcoechek nagusitasun handiz irabazi du 3.000 metroko hesidunetako finala. 50 metroren aldea atera dio bigarrenari

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Beatrice Chepcoechek nagusitasun harrigarriz irabazi zuen atzo 3.000 metroko hesidunetako Munduko Txapelketako finala. Orain arte Dohan ikusitako erakustaldirik handiena eman zuen kenyarrak. 8.57,84ko marka egin zuen, munduko txapelketako errekorra ezarriz —inoizko markarik onenetan seigarren egin zuen, eta horietatik lau bereak ditu—. Bost segundo eta ia 50 metroren aldea lortu zuen Emma Coburn bigarren sailkatuarekin. Hainbesteko aldez irabazi zuen, xume ospatu baitzuen. Ziur asko, ozenago ospatuko zuten Elgoibarren (Gipuzkoa), Mintxeta Atletismo Elkartean. Chepcoech; izan ere, aurten Euskal Herrian lehiaturikoa da, Mugerza krosean, eta bertan asko pozten dira euren proban aritutako atletak nazioartean distira egiten ikusten dituztenean. Atzo, gainera, Elgoibarren baino emaitza hobea lortu zuen, krosean hirugarren izan baitzen.

Atzo, 400 metroko hesidunetako finalak sortu zuen ikusminik handiena, eta Karsten Warholmek on egin zituen faborito jotzen zuten pronostikoak (47,44). Norvegiarra ez zuen munduko marka hobetu, inolaz ere (46,78).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.