Sexu eraso bat salatu dute Barakaldon, bigarrena astebetean

Taberna batean gertatu zen. Gasteizen beste bi gizon atxilotu dituzte bortxa matxista egotzita

Barakaldoko herriko plazan atzo egindako elkarretaratzea. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
gotzon hermosilla
2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Astebete baino ez da igaro Barakaldoko emakumeek (Bizkaia) kalera jo zutenetik herrian izandako sexu eraso bat salatzeko, eta atzo berriro mobilizatu ziren, igandean gertatutako sexu eraso baten karietara.

Albiste agentziek jakinarazi dutenez, joan den igande goizeangizonezko batek sexu ukituak egin zizkion emakume bati taberna batean, eta, emakumeak gertatutakoa salatu zuenean, harekin zeuden lagun batzuek eta ustezko erasotzaileak liskarra izan zuten. Liskar horretan, emakumea arin zauritu zen esku batean. Udaltzainak agertu zirenean, gizonezkoa atxilotu zuten, sexu erasoa egotzita, eta emakumearekin zeuden lagunetako bat ere identifikatu zuten.

Atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek Barakaldoko Herriko Plazan, Argitan elkarteak deituta, Erasorik ez erantzunik gabe goiburupean. Barakaldoko Udalak, berriz, Erasoen Kontrako Mahaiaren bilera egin zuen. Alderdi politikoek eta herriko elkarteek osatutako erakunde horrek ere gertatutakoa salatu eta Argitan-en deialdiarekin bat egin zuen.

«Astebete baino ez da igaro azken elkarretaratzea egin genuenetik, eta, orduan esan genuen bezala, ezelako erasorik ez da egongo erantzunik gabe geldituko denik», azaldu du Argitan elkarteak. «Matxirulo eta matxistek Barakaldoko emakumeak aurrean izango gaituzte; ez dute lekurik gure kaleetan, ezta gure bizitzetan ere».

Gasteizen, berriz, 31 urteko gizon bat eta 28 urteko bat atxilotu zituzten joan den asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Bikotekidea jotzea leporatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.