Hiru mendizale erreskatatu dituzte Palentzian

Horietako batek min hartu du orkatilan. Helikopteroz atera dituzte menditik

unai etxenausia
2021eko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Guardia Zibilak 55 urteko mendizale bat erreskatatu du helikopteroz asteburu honetan, Pico Curavacasera (Palentzia, Espainia) igotzean orkatila batean lesio bat izan zuelako; haren bi lagunak ere erreskatatu dituzte, 55 eta 58 urteko bi mendizale, guztiak Bizkaikoak.

Berri agentziek jakinarazi dutenez, hiru mendizaleak desnibel handiko gune batean zeuden, Curavacasen, eta haietako batek min hartu zuen orkatila batean. Horregatik, laguntza eskatu zioten Gaztela eta Leongo 112 Larrialdi Zerbitzuari. Berri agentziek jakinarazi dutenez, helikoptero batek eta mendiko espezialistek osatutako guardia zibilen erreskate operazio bat martxan jarri zuten.

Lehenengo, mendiko espezialistek min hartu zuen gizona erreskatatu zuten. Menditik atera, eta Guardo herriko heliportura eraman zuten; han anbulantzia bat zegoen zain. Gero, guardia zibilek beste bi lagunak erreskatatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.